Taldea indartzeko eta partidua animatzeko asmoz, Ointxe elkartekoek deialdia egin diete zaleei: kamiseta morea eroatea Iturripera. Honela azaldu du Jon Basurko presidenteak: "Kamiseta morea daramaten guztiei doan sartzen utziko die elkarteak. Bazkideei ere bai, jakina".
Aurkariek bederatzi partidu irabazi dituzte eta seigarren postuan daude. Hiru jokalari amerikarrez gain, Migel Angel Blanco 42 urteko taldeko bigarren saskiratzailea dute.
Natra Oñati, azkenen aurka
Probintzial mailako Natra Oñati taldeak, aldiz, Portugaleteren aurka jokatuko du zapatuan, Zubikoan, 18:00etan. Oñatiarrak laugarren postuan daude eta aurkariak, berriz, azken postuan.