Antolatzaileen arabera, futboletik harago joango da campusa: "Futbolaz gain, ekintza ezberdinak egingo ditugu, Mojategi futbol zelaian eta Arrasateko kiroldegian. Horrez gain, garrantzitsuak iruditzen zaizkigun balioak landuko ditugu ekintza horietan, eta baita adimen emozionala ere, jolasaren bitartez. Lana taldeka antolatuko da. Eta hau guztia, titulu nazionala edo bigarren mailakoa duten entrenatzaile eta begiraleez lagunduta", diote.