Anger taldearen 'Azken sute dantza'

Eneko Azkarate 2016ko otsailaren 10a

Arrasateko Anger taldeak oraingo zapatuan, otsailaren 13an, Sute perfektua biraren amaiera ospatuko du Arrasateko gaztetxean, Azken sute dantza, izenburupean. "Euskal Herriko Hardcore talde handienetakoa" den Fly Shit talde bergararra ere izango da oholtza gainean, eta kontzertu ostean, Dj Basarana eta Dj Pontxek girotuko dute gaua. 22:30ean hasiko da kontzertua. Taldeko kideek dei egin diete zaleei Arrasateko gaztetxean haiekin batera ospatzeko azken emanaldiarekin. Bitartean, propio gertatu duten bideoa utzi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak