1923ko irailean idatzitako gutun bat transkribatu du Debagoieneko historiagileak. Hain justu ere, Toribio Agirreri, Union Cerrajerako gerenteari eman ziotena ELMAren sortzaileek.
Arrazoi ekonomikoak
Laburbilduz, gutun haren bitartez jakinarazi zioten Toribio Agirreri Cerrajeratik alde egin eta beste enpresa bat sortu behar tutela, besteak bes, "ante la perspectiva de que la lentitud de nuestro mejoramiento económico no evitará que nuestros amados hijos y familiares tengan que sufrir la misma penuria de recursos que nosotros", azaltzen diote hari.
Gutuna sinatu zuten Roman Velez de Mendizabalek eta Daniel Arkauzek, bestelakoen artean.
Hurrengo kapitulu batean gertakari horren gaineko xehetasun gehiago emango dituela iragarri du Josemari Velez de Mendizabalek. Bien bitartean, gaurko kontakizun osoa irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.