"Normalean ama neukan bultzagile eta oso solasaldi interesgarriak edukitzen genituen gure artean. Ez dakit ezer ulertzen zidan, baina nik berari bai.
Noizean behin, goxokiren bat ematen zidan, Polikarpo Muruamendiarazen gozotegian erosita. Orduan zeruan nengoela iruditzen zitzaidan. Argazkia 1951ko udan atera zidaten", zehazten du Gorostizak.