Datorren astelehenean irekiko den erakusketan 21 proposamen aurkeztuko dira, hiru multzotan banatuta. Irizpide nagusia Aramaio erreka izango da, hau da, lehen multzo baten berrantolaketa erreka azaleratu barik egongo litzateke; bigarren multzo baten erreka zabalera txikian azaleratuta eta hirugarrenean erreka zabalera handiagoan azaleratuta.
Hiru bide iritzia emateko
Udalak arrasatearren iritzia jaso gura du eta horretarako hiru bide ireki ditu: Kulturaten bertan, BAZen eta Udalaren webgunean.