Lau tailer antolatu dituzte: Elkarezagutzatik elkarbizitzara, guztiok ahalduntzeko bidea, Hazkuntza-Hezkuntza tailerra, Berbaz konpondu: seme-alabekin komunikatzeko trebetasunak garatzen eta Zer egingo dut nik orain?. Otsailaren 10era arte eman ahalko da izena; hiru modu daude: Udaleko webgunean (www.arrasate.eus/izen-ematea), BAZen (943 25 20 00) edo Gizarte Zerbitzuetan (943 25 20 07).
Gazte bulegoko ikastaroak
Bestalde, Udaleko Gazteria Sailak bi ikastaro antolatu ditu. Lehenak sukaldaritza begetarianoa izango du oinarri; Mireia Alberdik emango du, astelehenetan (18:30-20:30), otsailaren 22tik martxoaren 14ra. Prezioa da 30 euro –ikasle edo langabeek 20 euro–. Bestetik, ogia egiten irakatsiko dute Tebe Gonzalezek eta Juantxo Aranburuk. Martxoaren 19an izango da, 09:30etik 13:30era. Prezioa da 15 euro –ikasle edo langabeek 10 euro–. Izena emateko: Gazte bulegoa, 943 25 20 65 edo gaztebulegoa@arrasate.eus.