Egape dantza taldearen 'Begiradak dantzan' ikuskizuna hilaren 13an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ots. 5a, 09:59
'Begiradak dantzan' ikuskizuna. Argazkia: Dantzan.eus

Santamasetako Komisiñoaren eskutik Egape dantza taldearen Begiradak dantzan ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da otsailaren 13an Amaia antzokian (18:30). Herriko Lore Gazteak eta Arrostaitz dantza taldeek ere hartuko dute parte: "Emanaldi berezia atontzen ari dira propio egun horretarako. Polita izango da, eta sarrera, doakoa", adierazi dute Komisiñotik. Udalaren laguntzarekin antolatu dute ekitaldi berezia. 

Santamasetan antolatu ezin izan zuten ikuskizuna orain ekarriko du Arrasatera Komisiñoak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak