Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen hasieran, froga nahikorik ez zegoela-eta, baina Auzitegi Gorenak ebazpen hori bertan behera utzi eta epaiketa berriz egiteko agindu eta gero, bigarrenez epaitu zuen iazko ekainean. 32 urteko kartzela zigorra ezarri zion orduan eta Auzitegi Gorenak berretsi egin du zigorra orain. Berak ez zuela Isaias Carrasco hil esan du Aginagaldek, aldiro.