Osoko bilkuran eman den interbentzio bakarra EH Bilduko Itxaro Artolak egin du, 2015eko azaroan udalbatzak aho batez onartu zuen mozio baten harira. Ospitalean erresonantzia magnetikorako unitate bat jartzeko eskaera egin zuen orduan koalizio ezkertiar eta abertzaleak eta hiru hilabete pasata, eskaera zein egoeretan dagoen galdegin du. Maria Ubarretxena alkateak erantzun dio esanez eskaera ofiziala Jaurlaritzara bidalita dagoela; Artolak eskaera horren kopia bat eskatu dio.