Aratusteak 2016

Aratusteak zapatuan eta martitzenean ospatuko dituzte aurten ere arrasatearrek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ots. 3a, 09:00
Aratuste-zapatuko iazko kalejira.

Aratusteetako egitarauan zapaturako eta martitzenerako antolatu dira ekintza gehienak Arrasaten. Zapatuan aurten ere ez da herri bazkaririk egongo, baina martitzenean lana dela-eta irteterik ez dutenek zapatuan egingo dute parranda. Aratusteetarako Udalaren aurrekontua da 15.700 eurokoa. 

Honako hau izango da egitaraua: 

Otsailak 5, egubakoitza 

  • 18:30 Arrasate Musikalen Aratusteetako kontzertua Amaia antzokian.

Otsailak 6, zapatua

  • 12:00 Pregoia Biteri plazan.
  • 12:15 Desfilea Arrasate Musikaleko txarangak lagunduta.
  • 13:30 Sari banaketa Herriko Plazan.
  • 18:00 Kaleetan zehar animazioa Arrasate Musikaleko txarangarekin.
  • 19:30 eta 22:30 Fan & Go taldearekin dantzaldia Herriko Plazan.

Otsailak 7, domeka

  • 19:30 Txalo taldearen Heroiak antzezlana Amaia antzokian.

Otsailak 9, martitzena

  • 17:00 Mozorro desfilea Herriko Plazan.
  • 17:00 Amaia antzokian, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen Kolore ikuskizuna.
  • 17:30 Samasiku txarangaren animazioa kaleetan zehar.
  • 18:30 Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren kalejira.
  • 19:30 Alaiki taldearekin dantzaldia Herriko Plazan.
  • 21:00 Sardinaren hileta. Segizioak, Zerrajeratik 20:30ean abiatuta eta erdialdeko kaleetatik ibili ondoren, Herriko Plazan amaituko du desfilea, sardina bertan erretzeko.
  • 22:30 Alaiki taldearekin dantzaldia Herriko Plazan.
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak