Ikuskizun multimedia da; antzerkia, zuzeneko musika eta ikus-entzunezkoak biltzen dituena. Taularen gainean hiru aktore –Sonia Villamor, Leire Olaran eta Ander Garaizabal– askotariko pertsonaien azalean sartuta. Hitzen eta kantuen bidez kontatzen dute istorioa, atzean duten pantailan erakutsitako askotariko bideoekin lagunduta.
Istorio sinplea da baina oso modu berezian kontatuta; atzo antzokian batutako ikusleen aurpegiak ikusita eta iritziak jasota, gozatzeko moduko ikuskizuna. 200 lagun inguru batu ziren Udal antzokian, horien artean, haur txikiak gehienak. Adi-adi jarraitu zituzten Barbantxo eta haren lagunen abenturak. Barbantxok eskatzen zietenean segituan jazten zituzten antzokiaren sarreran eman zizkieten 3D betaurrekoak.