Argia Sarien 27. banaketa ekitaldia Usurbilgo Atxega jatetxean izan da, bazkalostean. Komunikazio arloko bost esparrutako sariak banatu dituzte bertan, baita merezimenduzko saria ere, aurten Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren Loreak filmak jaso du sari berezi hori.
Azpitituluak.com-ek euskarari egindako ekarpenagatik jaso du saria. Urteotan 700 film luze euskaratu dituzte. Joxe Arantzabal da filmok euskaratzen jardun duenetako bat. Mondragoetarrak, Luistxo Fernandezekin batera jaso du saria.
Joxe Arantzabal Goienako Komunitateko kide aktiboa da, bereziki, Faroa bere blogaren bidez. Jon Salaberri ekimena dela-eta parte hartze zuzena izan du aurtengo Rikardo Arregi sari nagusian. Hura izan zen-eta, gerora, saritu zuten ikus-entzunezko dokumentalaren bultzagilea. Hemen, dokumentala.
Arantzabalek azkenekoz euskaratu duen filma The Martian (2015) izan da.
Argia Sariak 2016ko saritu guztiak.