15 urteko ibilbidean 18 antzezlan aurkeztu dituzte eta pasa den urtean Euskal Herriko txoko askotatik pasa ziren Barbantxo antzeztera. Barbantxok basoan dagoen aitari janaria eraman beharko dio eta amak 3D betaurrekoak emango dizkio, bidean izan daitezkeen arriskuak hobeto ikus ditzan. Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan, publikoak ere jantziko ditu...
Antzezlana hasi aurretik 3D betaurrekoak banatuko dituzte, Barbantxok esandakoan jantz ditzaten. Sonia Villamor, Leire Olaran eta Andar Garaizabal aktoreak izango dira protagonistak. Agertokian pantailak jarriko dituzte eta proiektorearen bitartez joango dira bideoak jartzen zuzeneko musikarekin batera. Pertsonaia ugari antzeztuko dituzte baita txotxongiloak erabili ere.
Mugikorrerako aplikazioa
Ipuina mugikorrean irakurri ahal izateko aplikazio bat sortu dute Logelako kideek. Ipuin interaktiboa da, Android zein iOS sistemetarako. Bertan, ipuina entzuteko aukera izango dute etxeko txikienek, baita 3D bideoak bertan ikusteko ere. 3D bideoak ikusi ahal izateko, aplikazioan, 3D betaurrekoak etxean egiteko txantiloi bat egongo da. Ander Garaizabal aktorearen hitzetan: 'Gure helburua antzezlana beste formatu batera eramatea izan zen, 3 edo 4 urteko haurrentzat baliagarriagoa izan daitekeelako istorioa hobeto ulertzeko''. Gainerakoentzat aplikazioa osagarria izan daiteke, antzezlanaz gain ipuina beste modu batera entzun ahal izateko.