Hiru zauritu Arrasaten talde-liskar baten

Jon Berezibar 2016ko urtarrilaren 27a

Astelehenean, 23:40ean, gertatu zen liskarra Ertzaintzatik baieztatu dutenez, Arrasateko Araba etorbidean. Auzotar batek deituta, gertaeraren lekura iritsi ziren ertzainak eta udaltzaingoko agenteak. Segurtasun Sailetik zehazten dutenez, 8-10 pertsonaren arteko borroka izan zen eta horietako batzuk makilak eta arma zuriak zerabiltzaten. Istiluan hiru lagun zauritu ziren: bat labanez, eta Debagoieneko Ospitalera eroan zituzten hirurak.

Atzo, martitzena, alta jaso zuten. Ertzaintzak ofiziozko ikerketa abiatu du. Halaber, salaketarik ez dago eta informazio gehiago eskuratzeko zailtasunak daudela diote Ertzaintzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak