Ligaxka oso parekatuta dagoela kontuan hartuta, etxeko partidak eta batez ere sailkapenean ondoan dituzten lehiakideen aurkako partidak irabaztea ezin garrantzitsuagoa da aurten. Eta, lehia horretan kontrario zuzen baten kontra hanka sartzea barkaezina litzateke. Bada, zuri-moreek ez zuten halakorik onartu, eta Leihoak Zarautz –aurten igo dira EBAra– taldeko ordezkariei lehenengo laurdenetik adierazi zieten garaipena Iturripen geratuko zela.
Arrasatekoek laurden guztietan agindu zuten, lehenengoan 7 puntu gehiago egin zituzten (20-13) eta atsedenaldirako ondo bideratuta zuten partidua (33-21). Hala, hirugarren eta laugarren laurdenetan 18-20 puntuko aldeaz egon ziren betik. Partidu amaieran Martxel Balanzategik erantzun zien GOIENAko galderei.
Asteburuko jardunaldiaren ondoren, horrela geratu da sailkapena.