Baserritarren azokako urteko lehen otarra Sebe Etxaberentzat

Eneko Azkarate 2016ko urtarrilaren 22a

Aurtengo lehen baserritarren azoka egin zen aurreko zapatuan, zuhaitz feriarekin batera. Beti bezala, bukaeran, baserriko produktuekin osaturiko otar bat zozketatu zen azokako bezeroen artean. Jasotako txartelen artean, Arrasatera bizitzera orain dela hilabete gutxi etorri den Sebe Etxaberena suertatu zen.

Gaur, barikua, goizean BAZen ikusgai egon da Askasibar baserriko Rakelek eta Koldok prestaturiko otar ederra, eguerdian, Sebe Etxabek jaso duen arte. "On egin, Sebe, eta mila esker baserriko produktuak aukeratzeagatik!" adierazi dute Arrasateko Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak