Anoetan egindako Euskadiko Txapelketan Reala izan zen irabazlea. Eta garaipen horretarako balio handiko puntuak eskuratu zituzten ordezkari arrasatearrek. Pertika saltoan Istar dapenak (Real Sociedad) irabazi zuen (4,85eko markarekin) eta Jonathan Perez (Real Sociedad) hirugarrena izan zen (4,75). Salto hirukoitzean, berriz, urrea Arrasatera ekarri zuen talde bereko Iñigo Uribarrenek (15,13).
Emakumezkoetan ere ondo
Eta emakumezkoen kategorian ere Arrasateko pertika-jauzilariak izan ziren protagonista. Bidasoa taldeko Malen Ruiz de Azua arrasatearra izan zen onena (4,05) eta Atletico San Sebastian taldeko Maialen Axpe bigarren sailkatu zen (4,00). Taldeka, berriz, zortzi talderen artean Atletico San Sebastian taldeak irabazi zuen eta Bidasoa bigarren sailkatu zen.