Eskulturak 500 zentimetro luze eta 190 zentimetroko altuera izango du gutxi gorabehera eta sei milimetroko Corten deritzon altzairuzko xaflaz egina egongo da, herdoildua eta patinatua. Obraren kostua da 10.850 eurokoa (BEZ kontuan hartu gabe). Esandako moduan, Arrasateko harresia irudikatuko du eskulturak: "Hiribilduaren gune ezkutuetan irauten du oraindik harresiak".
Herriko ondarea balioan jarri
1997ko otsailaren 11n, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Arrasateko Hirigune Historikoa: "Arrasateko Udalak balioan jarri nahi izan du herriko ondarea obra honekin", esan du Ubarretxenak.