"Oso pozik gaude, jende berri askotxo eta askotarikoa etorri delako. Arrasateko Gure Esku Dago taldea handitu dugu eta gertu gaude herri galdeketa prestatzeko. Ilusioz begiratzen diogu etorkizunari", adierazi dute.
Martitzenero Kulturaten
Herri galdeketa antolatzeko hiru lantalde nagusi aurreikusten dituzte, orain arteko dinamikari eutsiz: harreman taldea, ekintza taldea eta komunikazio taldea. Lantalde horiek indarra hartzen dutenean emango dituzte ezagutzera ekainera bitartean esku artean dituzten ekitaldiak.
Jende berriari ateak "erabat zabalik" dituztela gogorarazi dute eta horregatik dei egin dute astero egiten dituzten bileretarako; martitzenero elkartzen dira, 18:30ean, Kulturaten –sarrerako pantailan ikusi ahalko da egun bakoitzean zein gelatan aurkitzen diren. Lantaldea ezagutzeko gonbidapena egin diote herritarrei: "Erronka polita izango da herri galdeketa prestatzea eta jende berri asko ezagutzeko aukera ematen du. Asko ikasten da", diote.