'Galarra leizea (edo San Valerixo)'

Ubane Madera 2016ko urt. 20a, 08:50

Alvaro Arregi Galarra kobazuloaren sarreran.

Barrenean bobedadun bi areto handi dituen Arrasateko Galarra leizea estalaktita eta estalagmita ederrez ere oparoa da. Leize hura bisitatu duten pertsonalitate ezagun biren izenak ere baditu barruan idatzita: Isabel II. erreginarena eta haren ahziparena, eta Sebastian Garbiel Borboikoarena. Hala kontatzen du Josemari Velez de Mendizabalek gaur bere blogean.

Hain justu, 1864an El Semanario Pintoresco Español izeneko aldizkarian E letrarekin sinatzen zuen pertsona batek idatzitako artikulu baten bitartez egiten du Galarra edo San Valerixo leizearen gaineko kontakizuna Debagoieneko historialariak.

Arregiren omenez

Eta kontakizuna baliatzen du Alvaro Arregiri aipamen berezia egiteko. "Artikulu hau, Alvaro Arregi adiskideari dago eskainia. Urte asko eman ditu mendian, euskal mendizaleen nondik norakoak zuzendu zituen esku trebez, eta oraindik Galarrara sartzeko irrikan egoten da", kontatzen du Velez de Mendizabalek.

Leizearen gaineko argazkiekin eta hura deskribatzen duen kontakizunarekin borobildu du Hots Begi Danbolinak blogeko gaurko irakurgaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak