Bilboko Enkore taldearen energia bihar Kooltur-en

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urt. 20a, 08:30
Enkore taldea igoko da gaztetxeko agertokira, bihar.

Enkore taldeak E izeneko diskoa aurkeztuko du bihar (22:00) Arrasateko gaztetxean, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. Hasiera baten Lágrimas de Sangre talde kataluniarrak jo behar zuen baina bira bertan behera utzi dute. 

Bilboko taldeak badaki zer den Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan jotzea: "Elurte baten etorri ziren eta zalantzak izan genituen etorriko ziren edo ez. Prestutasun handia erakutsi zuten etortzeko eta gainera disko berria aurkezten ari dira. Ea oraingoan baldintza normaletan jo dezaketen", diote antolatzaileek. 

Energia eta gaztetasuna

Rocka, hardcore melodikoa, popa, metal tantak, energia eta gaztetasuna transmititzen ondo dakite. Eta aurkeztu berri duten E izeneko hirugarren lan luzean, aipatutakoez gain, dance ukituak ere gehitu dituzte.

'ETour' 

ETour izeneko biraren barruan emango du kontzertua 2009an Bilboko Errekalde auzoan sortutako taldeak. Izan ere, E da disko berriaren izenburua; lan berrian rock gordinaren sustraiak eta doinu dantzagarriak nahastu dituzte. Urtarrileko egitaraua Bilboko Sonic Trash taldeak itxiko du hilaren 28an; rock basatia eskainiko dute. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak