"Kontsumitzaile arduratsu hauek ematen diote zentzua eta jarraipena elkartetik egiten dugun lanari" esan dute Harreman dendatik.
Kontsumitzaileon "boterea"
Horrekin batera, gaineratu dute "2016ean helburu berberen alde" egingo dutela lan, "bidezko merkataritza aldarrikatzen, kakao, kafe edo azukre ekoizleek esklabotasun eta pobrezia egoeratik irten ahal izateko. Kontsumitzaile bezala dugun botereaz ohartu eta injustizia hauen kontra egiteko erreminta da bidezko merkataritzako Produktuen erosketa", ekarri dute gogora.