'Arimazuri 1938'

Ubane Madera 2016ko urt. 19a, 08:45

Arimazuri inguruak 1938an.

Joan den mende hasierako Arimazuri inguruak erakusteko baliatu du gaurko honetan Josemari Velez de Mendizabalek 1949an jaiotakoen blogeko irakurgaia. 1938. urtera jo eta Olandixoko aldapatik arto soloak nonahi eta Arzamendi, Berecibar y Cia (ABC) sarrail-enpresa ikus daitezke, besteak beste. Bertan azaltzen den lagun-kuadrillari dagokionez, berriz, bestelakoen artean, Julio Galarta zena azaltzen da.

Urriaren 12a zen. "Erdi aldeko bi erakin handi gaur desagertuta daude, eta zutik dirauen Gorostiza baserriaren arteko orubean Udalako errotonda daukagu orain. Eskuineko behe aldean Munar baserria. Eta eskuinera Zarugaldeko lehen etxeak ageri dira. Bideak zirkulazio jario bat ere gabe. Esan genezake, Arrasate dela baieztatzen digun elementu bakarra Udalaitz dela", kontatzendu Debagoieneko historialariak.

Galarta eta beste

 

Hori paisajeari dagokionez; baina argazkian azaltzen den gizonezko taldeari dagokionez ere badihardu Velez de Mendizabalek, nahiz eta guztiak identifikatuta ez izan: "Lagun taldearen partaide batzuk ezagutu ditut: Juan Periko Azkoaga, XXXX, XXX, Fortunato Bedia, Julio Galarta, Esteban Etxebarria, XXXX. Norbaitek baldin badaki ezezagunen nortasunaz, argi diezaigula", eskatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak