Erasoan baino gehiago atzean izan dira antzuolarrak, erasoak saihestu guran, baina lehen zatia, 4-0 amaituta, eta bigarren zatian, beste hainbeste jasota, ezin izan diote emaitzari bueltarik eman. Harmailak bete-beteta izan dira, nahiz eta hotz egin eta ikusleek gol festarekin disfrutatu dute. Garaipen honekin bigarren postuan jarraitzen dute zuri-moreek, Amaikak-Bat liderra aurrean duela.