Partidu parekatua izan da lehen zatiaren une gehienetan. Etxekoek urduri hasi dute eta ezin sartu partiduan ibili dira, gehienetan atzetik; hala, 21. minutuan, 9-11 galtzen zihoazen. 23. minutuan lortu dute berdintzea (11-11), eta orduantxe eman diote buelta. Atsedenaldira bost golen aldearekin joan dira (16-11). Josu Herrero kapitainak onartu du bukaeran, urduri antzean kantxaratu direla azken partiduetan, eta hamaika gol sartzea azkeneko dagoen taldeak ez dela ohikoa.
Bigarren zatian, ostera, nagusi izan dira etxekoak, lasaiago eta orekatuago ibili dira-eta; hala, legazpiarrek 21 eta 18ra hurreratzea bakarrik lortu dute, eta ondoren aldea handitzen joan da. Bukaeran 31 eta 23 eta arrasatearrak pozik, denboraldia aurrera doala ikusita sailkapenean aurrean dabiltzalako.