Errefuxiatu etorkinen eguna egingo dute etzi Arrasaten

Maite Txintxurreta 2016ko urt. 15a, 11:29

Donostiako Elizbarrutiak antolatuta, Arantzazun meza izango da lehenik, eta ondoren bazkaria eta jaialdia Mesedeetako Andra Maria ikastetxean.

Urtero, urtarrilaren 17an edo 18an Errefuxiatu Etorkinen Eguna da, eta aurten 17an tokatzen da, etzi, hain zuzen. Egun horretan, Donostiako Elizbarrutiak topaketa bat antolatzen du eta ospakizun berezi bat egin ohi du. Orain arte, Donostian egin izan dute, jesuiten ikastetxe batean, baina aurten, lehen aldiz, Arrasateko Mesedeetako Andra Maria ikastetxera ekartzea erabaki dute. Aurten, Duintasuna, harrera eta errukia lemapean ospatuko du komunitate kristauak egun hau. Hala, etorkin eta errefuxiatuei

"Berrehun edo hirurehun pertsona inguru elkartuko gara", azaldu dute ikastetxetik. "Donostia, Errenteria edota Pasaiatik etorriko da jendea, besteak beste". Ikastetxetik kongregazio desberdinetako partaideak eta etorkinen pastoraleko kideak gonbidatu dituzte, baita herriko hainbat etorkin ere.

Meza eta bazkaria

Lehenik, errefuxiatu eta etorkinen egun horretan parte hartzen dutenak Arantzazun meza izango dute eguerdiko hamabietan.

Hori bukatzean, autobusez jaitsiko dira eta Arrasatera joango dira bazkaltzera ordu biak aldean. Bazkaria Mesedeetako Andra Maria ikastetxeko arkupetan egingo dute. Paella izango da jateko. Gonbidatuen artean, esaterako, erlijioagatik txerria jan ezin duten pakistandarrak daude, eta haiendako txerririk gabeko paella prestatu dutela azaldu dute.

Ekitaldia

Bazkalostean, ekitalditxoa egingo dute ikastetxeko aretoan.  Han, besteak beste, dantza ikuskizuna izango da, baita kantu emanaldi bat ere. Gainera, afrikar talde batek ipuin bat antzeztuko du , eta umeentzako opariak ere banatuko dituzte.

Horren ostean, dantzaldia izango da Esperanza Latina, kolonbiar etorkinez osatutako taldearen eskutik. Hegoamerikako doinuak joko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak