Gizonezko bat zaurituta auto baten eta autobus baten arteko istripuan

Eneko Azkarate 2016ko urt. 15a, 08:25

Auto batek eta autobus batek aurrez aurre jo dute gaur goizeko 05:15ean Arrasateko saihesbidean, Musakolan. Opel Vectra baten eta Lurraldebuseko autobus baten artekoa izan da. Autoan zihoan 55 urteko gizonezkoa suhiltzaileek atera behar izan dute burdin artetik eta Txagorritxura eroan dute. Errepidea itxita egon da Aretxabaletako noranzkoan 06:40ak arte. Herrizaingo sailetik ez dute zehaztu ospitalera eroan duten gizonezkoaren egoera. Autobusa hutsik zihoan eta gidaria ez da zauritu. Autoan ere gidaria bakarrik zihoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak