"Udalean zein kalean maiz egin dugu preso hauen eskubideen alde, baina oraingoan aurrez aurre adierazi nahi diegu gure elkartasuna. Etorkizunean ere, bisita edota gutun bidez presoekin harremana izaten jarraituko dugu udal taldekook uste baitugu euren ekarpena oso aberasgarria izango dela gatazkaren konponbidean edo herriko beste hainbat gaietan". Bisita bira zapatuan, hilak 16, hasiko da; Eneko Barberenak Murtziako espetxean dagoen Josu Arkauz bisitatuko du.