Besaide 1965

Ubane Madera 2016ko urt. 12a, 08:29
Lagun kuadrilla Besaiden.

"1965 urtea zelakoan nago, eta Besaidera azaldu ginen, bertan domina ipini behar baitziguten, iganderoko irteeretan ibili ohi ginen lagunei. Goikaldean eserita nago, hirugarrena eskuinetik. Espero dut gainerakoak ezagutuko dituzuela. Bestela, galdetu  ... eta emango zaizu". Hortxe 1949an jaiotakoen blogean gaur Josemari Velez de Mendizabalek partekatutako talde argazki ederra. Kontakizuna, berriz, Jesus Mari Artzerena da.

Hain justu, Artzek kontatzen du du zela bakarrik edo taldean gogoko zuen jai-egunetan mendi-gailurrak egitera joatea. "Noizean behin, saritxoren bat jasotzen genuen horrenbeste mendi gailur egiteagatik. Eta orduan oso harro agertzen ginen argazkirako", dio arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak