Kultura ekimen ugari urtarrilean, 2016ari ongietorria emateko

Maite Txintxurreta 2016ko urt. 7a, 15:51
Zergatik, Jamil? antzezlaneko protagonistak, Eneko Sagardoi eta Mikel Martinez

'Zergatik, Jamil?' antzezlana izango da domeka iluntzean Amaia Antzokian.

Eneko Sagardoi eta Mikel Martinez aktoreen Zergatik, Jamil? antzezlana ikusteko aukera izango da domeka honetan, urtarrilak 10, Amaia antzokian, 19:30ean hasita. Memoria galdu ostean zaintzen zuen gizona hil zuela esan dioten Jamilen istorioa kontatzen du.

Umeentzako antzerkia ere izango da. Hilaren 30ean, Logela Multimedia konpainiaren Barbantxo antzezlana izango da Amaia Antzokian. 3D-n ikusi ahal izateko betaurrekoak banatuko dituzte.

Jabier Muguruza

Jabier Muguruza musikari beteranoak bakarkako 14. lana aurkeztuko du, Tonetti anaiak izenekoa. Hilaren 23an eskainiko du kontzertua, Amaia antzokian, iluntzeko zortzietan.

Disko honetan, Muguruzak berak idatzitako testuak nagusitzen dira. Hala ere, hainbat kolaboratzaileren laguntza ere izan du; Iñaki Irazuk, Lourdes Oñederrak, Harkaitz Canok eta Gerardo Markuletak parte hartu dute lanean.

Udazkena Debagoienean

Urtarrilaren 15etik 30era bitartean, Udazkena Debagoienean izeneko argazki erakusketa kolektiboa izango da Kulturateko klaustroan. Mostra osatuko duten lanak salgai izango dira, eta bertatik lortutako dirua Aspanogira, minbizia duten umeen gurasoen Gipuzkoako elkartera, bideratuko dute. Azaroan, izen bereko lehiaketara aurkeztutako lanik onenak erakutsiko dituzte.

Zinema

Bihar, zapatua, Spielbergen El Puente de los Espías filma izango da Amaia antzokian ikusgai. 19:30etik aurrera. Astelehenean bigarren emanaldia izango da, 20:30ean. Bihar, umeentzako Los cinco y el secreto de la piramide emango dute, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak