Chinorum izenarekin bataiatu dute hilaren 15eko jardunaldia: "Helburua da adituen esperientziarekin, zalantzei zein arazoei soluzioa ematea", adierazi dute antolatzaileek prentsa ohar bidez. Ekitaldia doakoa izango da eta gaur egun "munduko merkatu handiena" den estatuaren gainean ikasi nahi duten enpresei dago zuzenduta.