Pasealekuko lanen ostean eratu den plazatxoa "leku emblematikoa" dela sinistuta eta eremu horri "nortasun handiagoa" eman guran, "zuhaitz esanguratsu" bat landatu nahi izan du bertan Udalak, arbola espeziearen aukeraketa arrasatearren esku utzita.
Urtarrilaren 16an landatuko da
Udalak lau zuhaitz mota proposatu zituen: haritza, pagoa, ezkia eta astigarra. Arrasateko Udalaren webgunean edo BAZen eman dute botoa herritarrek, guztira 329 boto jaso dituzte. Esandako moduan, pago gorria izan da bozkatuena, 103 botorekin. Urtarrilaren 16an landatuko da zuhaitz berria, Zuhaitz Eguneko ospakizunaren barruan.