Zestoako Rural Zombies boskotea, azken aldian indieak eman duen altxorretako bat da. "Indiea deitu diogu, baina baita ere post-rocka, elektronika, iluntasuna, musika dantzagarria, melodia eta intentsitatea ere aipatu ditzakegu hauen eskaintza aberatsean aurkituko duguna hitzetan jartzeko" diote antolatzaileek.
Musikari gazte bezain egoskorrez osatutako boskote honek dotoreziaz eta indarrez aurkeztuko du Bat izeneko diskoa.