"Langileen eskubideen urraketa etengabea" dela eta Aita Mennin langileak bizitzen ari diren egoera salatu du ELAk, eta horretarako elkarretaratzea egin dute ospitalearen aurrean. Langileek "lan-baldintza duinak eta justuak" izateko eskubidea aldarrikatu dute, eta mobilizazioekin hasi direnetik ospitaleko Zuzendaritzatik "mehatxuak" jaso dituztela salatu du sindikatuak.
Aita Menniko komiteak hiru hilabete inguru daramatza hitzarmen berria lortzeko negoziaketetan, baina ELAtik azaldu dutenez, orain "negoziaketak erabat etenda" daude.
Aita Menni ospitaleko zuzendaritzatik negoziaketen inguruan ez dutela momentuz adierazpenik egingo adierazi diote Goienari.