Maddi Dorado Hernandez oñatiarra, 2016ko lehen umea

Eneko Azkarate 2016ko urtarrilaren 2a

Familia osoa ospitalean.

Maddi Dorado Hernandez. 2016an Hego Euskal Herrian jaiotako lehen umea. Aita-ama oñatiarrak ditu eta Debagoieneko Eskualde Ospitalean, Arrasaten, jaio da urtarrilaren 1ean, gauerdia pasa zenean, 00:03an, hain justu ere. 3,100 kiloko umeak, ahizpa bat du, Aihoa. Berorrek besoan duela, eta Tania eta Iñaki gurasoak alboan, ageri da argazkian. Bai umea eta baita ama ere osasuntsu daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak