Arrasate Musikaleko Banda, Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, hiriaren behar kulturalei erantzuteko. Ordutik haziz joan da, partaide kopuruan eta urtero eskaintzen dituen ekitaldietan.
Taldeak, egiteko lan bikoitza betetzen du: Musika Eskolako Banda, bere helburu pedagogikoekin, eta Arrasateko Bandaren funtzioa, herriko ekintza eta ekitaldi esanguratsuenetan parte hartuz. Mikel Markiegi da bandako zuzendaria.