Argazkiak bakarka, kuadrillan edota familian ateratzen dihardute dispertsioaren aurkako herritarren atxikimenduak lortzeko. Arrasateko Sarek dei egin die herritarrei egunotan bertara hurbiltzeko eta argazkiak ateratzeko.
Zinegotzien atxikimenduak
Hainbat udal ordezkarik ere dagoeneko erakutsi dute euren atxikimendua. Hauek, esaterako: EAJko Amaia Azpiazuk eta Amaia Zeziagak; EH Bilduko Eneko Fernandezek, Itxaro Artolak, Maialen Zabaletak, Amaia Larrañagak, Eneko Barberenak eta Piter Encinasek; eta Baleikeko Igor Urizarrek, Eva Abuinek eta Urki Larreak.
Elkarretaratzea, eguenean
Arrasateko Sarek gogora ekarri du baita ere eguenean, hilaren 31n, elkarretaratzea deitu dutela Herriko Plazan 19:00etan.