Ordu gutxi barru (17:00etan) hasiko dute Gabonetako Eskubaloi Txapelketa, Iturripen. Lehenengo partiduan emakumezkoen gazte mailako Euskadiko selekzioak Errotabarriren kontra jokatuko du –zilarrezko mailan dabiltza– eta ondoren izango da gazte mailako gizonezkoen partidua. Hor, 19:00etan hasita, Euskadi eta lehenengo mailako Tolosa izango dira zein baino zein gehiago.
Eta partidu nagusia 20:45ean jokatuko dute, senior mailako Euskadiren eta Marokoren artean.