Txapelketa Arrasateko San Andres Xake Taldeak Jose Luis Iñarra kalean duen egoitzan jokatuko dituzte (Herrigain elkartearen gainean) eta garaipenerako faboritoak dira Mikel Huerga nafarra el Alejandro Franco madrildarra. Lehenengoarendako estreinaldia izango da txapelketa horretan, baina bigarrenak sarritan jantzi du txapela –maisu handiak dira biak–. Eta, bi xakelari horien artean beste talde indartsu bat dago, garaipenerako aukera gutxirekin –gauzak diren moduan– baina edonor estuasunetan jartzeko kapaz direnak: Mikel Ortega, Asier Etxagibel, Josu Tornay, Álvaro Bayo (errioxarra), Luis Angel Ortega (lasartearra).