Soraluzera eta Aramaiora barazki eta fruten sari nagusiak

Ezozi Etxeberria soraluzetarrak barazkietan, eta Kepa Lizarralde aramaioarrak, frutetan, irabazi dituzte santamasetako barazki eta fruta lehiaketako sari nagusiak. Rakel Perez de Arenazak irabazi du herriko onenaren saria. Jendetza batu da Seber Altube plazara, baserritarrek ipinitako postu ikusgarrietara.

Barazkiak

  • 1. saria: Ezozi Etxebarria (Soraluze) (250 euro eta trofeoa).
  • 2. saria: Jose Lonbide (Aramaio) (200 euro).

Frutak

  • 1. saria: Kepa Lizarralde (Aramaio) (250 euro eta trofeoa).
  • 2. saria: Mariasun Iturbe (Arrasate) (200 euro).

Herriko saltoki onena

  • 1. saria: Rakel Perez de Arenaza (250 euro eta trofeoa).
  • 2. saria: Jose Iturbe (200 euro).
  • 3. saria: Maria Arana (150  euro).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.