Santamasak: egun guztirako egitaraua

Feriako postuetako bat.

Hona hemen aurtengo santamas feriaren inguruan antolatutako egitaraua.

  • 09:00 Suziri jaurtiketa.
  • 09:30 Herriko kaleetan, Udalaxpe txistulari taldearekin diana.
  • 10:00 Laubiden, Ganadu feria.
  • 10:00 Laubiden, Hegazti erakusketa.
  • 10:00 Seber Altube plazan Fruta, Barazki eta herriko saltokien erakusketa eta lehiaketa.
  • 10:30 Jokin Zaitegi plazan eta Biteri etorbidean, artisau langintzen jarduera feria. Beira-puztaile erakusketa egongo da.
  • 10:30 San Frantzisko elizan Belenen erakustaldia.
  • 11:00 Herriko Plazan, Aramaioko Sagardogileen sagardo dastatzea eta taloak.
  • 11:30 Herriko kaleetan zehar, Kalejira: Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak, Arrasateko trikitilariak, Udalaxpe txistulari taldea, Arrasateko gaiteroak, albokariak eta txalapartariak.
  • 11:30 Herriko kaleetan zehar, Iruñeko San Lorentzo dantzanteen kofradia.
  • 11:30 Herriko kaleetan zehar, Iturengo Joaldunak.
  • 11:30 Herriko kaleetan zehar, Incansables txaranga.
  • 11:30 Herriko Plazan, Arrostaitz dantza taldearen ekitaldia.
  • 11:30 Zaldibarren, herri kirolak: Telleria harri-jasotzailea. Sorondo eta Gartzia emakume beratarrak aizkoran eta trontzan. Mugertza eta Kañamares osaba-ilobak aizkoran. Peio Kañamares motozerrarekin.
  • 12:00 Seber Altube plazan herriko saltoki, fruta eta barazki lehiaketaren sari banaketa.
  • 12:10 Herriko Plazan, Arrasateko Trikitilarien saioa.
  • 12:50 Herriko Plazan, Lore Gazteak taldearen ekitaldia.
  • 13:00 Jokin Zaitegi plazan, urteetan santamasetan etorritako artisauei omenaldia.
  • 13:30 Herriko Plazan, San Lorentzoko Dantzanteen kofradia (Iruñea) eta Arrasateko Gaitero taldearen ekitaldia.
  • 13:30 Herriko Plazan, Txerri dantza herrikoia.
  • 14:45 Musakolako kiroldegian, herri bazkaria.
  • 18:00 Uarkapen profesional mailako PILOTA PARTIDUAK.
  • 19:30 Herriko Plazan, Txerri dantza eta Larrain dantza herrikoia.
  • 20:00 Herriko Plazan, Txerri zozketa.
  • 20:00 Herriko plazan, dantzaldia Egan taldearekin.
  • 20:30 Amaia antzokian, Bertso saioa AEDk antolatuta. Bertsolariak: Jon Maia, Uxue Alberdi, Etxahun Lekue eta Alaia Martin. Gai jartzailea: Asier iriondo.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.