Amaia Albesek 300 euro eta garaikurra jasoko ditu, Altuna lurrindegiak 250 euro eta garaikurra eta Ibai-Artek ematen duen saria, Otamendi harategiak irabazi duena, 200 euro eta garaikurra. Lehen aldiz irabazi du saria Albesek: "Ez nuen inondik inora espero", adierazi du, pozik. Soinekoa paperezkoa da eta erakusleiho guztia material berrabilgarriaz egina dago. Epaimahaia Ibai-Arteko Maria Luisa Viak, Udaleko Pili Ortueta teknikariak eta Oihana Plaza dekoratzaileak osatu dute. Sari nagusia aho batez onartu dela argitu dute.
Jarraian, hiru irabazleen erakusleihoak:
Amaia Albes, sari nagusia:
Altuna lurrindegia, bigarren saria:
Otamendi harategia, hirugarren saria: