Jaun eta jabe izan, partidua goitik behera kontrolatu, baina ezin garaipena erdietsi. Zestoa atzean geratzera etorri da, kontraerasoan edo estrategia jokaldi batean gola egiteko itxaropenaz. Eta hori jakinda, Josu Zubiaren mutilek baloia pazientziaz mugitzera ekin diote eta lehen zatian zein bigarrenean aukera garbiak egin dituzte: "Batzuetan euren atezainaren gelditu onengatik eta besteetan gure punteria faltagatik, ez gara gai izan gola egiteko. Gaurkoan logikoena 3-0eko eroso batekin amaitzea izango litzateke", uste du entrenatzaileak.