Elizkizuna Juan Cruz Mendizabalek egingo du, Donostiako Diozesiko bikario nagusiak, goizeko 11:00etan. Mezaren ostean Ate Santua irekiko dute.
Diozesiak ate nagusi batzuk izendatu ditu bertan Barkamen Osoa eskuratu ahal izateko: Buen Pastorreko katedrala, Arantzazuko Santutegia eta Loiolako basilika. Hala ere, Urgulleko Jesusen Bihotzaren kapila eta Aita Menni ere izendatu dituzte.
Gehien behar dutenen alde egindako lanagatik izendatu dute leku garrantzitsua osasun zentroa Errukiaren Jubileu honetan.