Ointxe!-ren Gabonetako gazte mailako saskibaloi txapelketak zortzi urte beteko ditu aurten, eta antolatzaileek azken urteotako formatuari eutsiko diote, hiru egunez sei talde izango dira zein baino zein gehiago. Eta, dagoeneko klubak baieztatu ditu MUko gazteekin batera ze beste bost talde izango diren Iturripen: Salesianos Soto Piratas (Soto del Real, Madrid) Take Tolosa, San Cernin (Iruñea) eta Frantziatik etorriko diren bi taldeak, Pau ingurukoak diren Jsmirepeux eta Lons Basket.