Aho batez onartu dira gai gehienak osoko bilkuran

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko abe. 16a, 11:29

Ezadostasuna Udal inbentarioaren zuzenketa onartzeko proposamenean izan zen, eta Baleikeko bi zinegotziek aurka bozkatu zuten. Galde eskeen tartean, berriz, azokaren gaia atera zuen EH Bilduk. 

Ezadostasuna Udal inbentarioaren zuzenketa onartzeko proposamenean izan zen, eta Baleikeko bi zinegotziek aurka bozkatu zuten. Argudiatu zuten 2010etik ez dela egin berrazterketa Udalaren ondasun guztien gaineko inbentarioan eta euren ustetan hori nahiko larria da.

Alkateak horren aurrean esan zuen eurek ere faltan bota dutela Udalarenak diren lokal, etxebizitza edo eraikin guztien artxibo bat ondo katalogatuta izatea, baina aurreratu zuen datorren urteko aurrekontuetan asmoa dutela diru partida bat jartzeko proiektu bat aurrera eramateko, Udalarenak diren eraikinen fitxak gauzatzeko.

Azokaren gaia

Bestalde, galde eskeen tartean, azokaren gaia atera zuen EH Bilduk. EAJk gaur egungo lekua ez du egokia ikusten azoka plaza baterako, eta prozesu bat abiatu du aztertzeko zein izan daitekeen leku egokiena. EH Bilduk prozesu hori "zentzugabekoa" dela adierazi zuen, izan ere, prozesu hori "dagoeneko eginda" dagoela azaldu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak