Espainiako Gorteetarako Hausteskundeak 2015

Podemos-Ahal Duguko hautagaiek herritarrekin hartu-eman zuzena izan dute

Mireia Bikuña 2015ko abe. 13a, 19:00

Gorte Nagusietarako Gipuzkoako hautagai nagusi Nayua Alba egon da arrasatearrekin berba egiten, Podemos-Ahal Duguren helburuak kontatzen eta abenduaren 20ko hauteskundeetarako botoa eskatzen. "Kanpaina berezia egiten dihardugu. Herritarrekin hartu eman zuzena izan gura dugu. Euren hitzak eta zalantzak entzun eta, ahal dugu heinean, irtenbideak eman", esan du Arrasateko Herriko plazan hautagai nagusiak.

Podemos-Ahal Duguko ordezkariak ere heldu dira Debagoienera. Arrasate izan dute helmuga abenduaren 20ko kanpainaren baitan. Gipuzkoako hatutagai nagusiarekin batera, Si se puede-Baleikeko Arrasateko zinegotzi Igor Urizar egon da, besteak beste. Senaturako eta kongresurako botoak ipini dituzte herritarren eskura. "Euskadin, Estatu mailako alderdi bakarra gara eskubide sozialak eta erabakitzeko eskubidea defendatuko ditugunak. Hemen arazo politiko bat dago, eta hori konpontzeko erreferenduma behar dugu ", esan du Albak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak