Santa Cruz etxeko ziklista bizikleta gaineko edozein modalitatetan konpontzen da ondo. Mendi bizikletan Euskadiko Openean aurrean ibili izan da bailaran, besteak beste Aramaioko lasterketa irabazita. Duela hilabete gutxi borroka estua izan zuen Markel Uriarterekin Arrasateko lehen enduro txapelketan –bigarren izan zen– eta gaur besoak jaso ditu Arrasateko ziklo-kros lasterketan. Gainera, bera izan da ziklista bakarra zirkuituko malda gogorrenak bizikleta gainean igotzeko kapaz. Gainontzeko guztiek bizkarrera eraman behar izan dituzte bizikletak, eta zaleek txalotu egin diote ahalegin hori. Emakumezkotan, ostera, denboraldi oso ona egiten dabilen Olatz Odriozola izan da onena –joan den martitzenean Beasainen irabazi zuen, esaterako.
Master 40 kategorian, berriz, Zigor Urain arrasatearra bigarren sailkatu da, eta arrasatear onenaren saria jaso du.
Lasterketako sailkapenak, hemen.