Korrikalari mordoa elkartu da Santamas Krosean. Monte taberna parean irten eta 5,6 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute. Monte ingurutik Herriko Plazara hartu dute eta handik Zerkaosteta zeharkatu eta Maalako Errabala pasa ostean Garibai etorbidera joan dira. Abaroaraino joan-etorria egin ostean, Maalako Errabalatik berriro ere, Herriko Plaza hartu dute. Ibilbide horri hiru itzuli egin dizkiote eta guztietan azkarrena Beñat Arnaiz izan da. Neska onena, Nere Arregi. Biek ala biek ibilbidean zehar egondako giroa aipatu dute: "ikuslean egon dira ibilbide osoan animatzen, eta asko eskertzen da hori".
Koadrilaka
Bakarkako sariez gain, Santamas Krosak duen beste berezitasuna, koadrilako banatzen diren sariak dira. Arrasate Runners, Antxintxika eta Jotzaileak izan dira onenak mutilen artean; eta Korrikasten, Txakaldia eta ART neskatan.